viernes, 14 de marzo de 2008
Leloaz eginiko poema..
Udaberrian lorak loratzen dute,
nire maitasunaa zuregan bezala.
Udaberrian lorak loratzen dute,
zure hutsean bakardadea bezala.
Udaberrian lorak loratzen dute,
bion maitasun istorioa bezala.
domingo, 2 de marzo de 2008
Bertsoa: Euskal Herrian euskaraz (Peñagarikano)
Beti euskaldun sentitzen gara
bai egunez ta bai gabaz
ta zeintzuk geran geuk azaltzeko
gu ez ote gera kapaz?
Sarri askotan nago amorruz
sarri askotan algaraz
baina egungo lema bakarra:
Euskal Herrian euskaraz
nahiz batzuk egin erdaraz.
Eta sarritan ni triste antza
nago begira jarririk
ez dagoelako nire bihotza
poztuko duen berririk.
Beti euskeraz behar genuke
ez dago beste neurririk. Nik ez nuke nahi bere hizkuntzan
mintzatzen ez den herririk. (bis)
Euskal Herrian sortu ginen gu
bertan hazi eta hezi
eta inolaz ez det joan nahi
neure herritik ihesi.
Denek ez dute hemen egiten
denek ez dute ikasi
eta egiten ez dunak ez du
euskaldun izenik mezi. (bis)
Zenbait txiste
Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari esan dio:
- Nire senarra aingeru bat da.
-Hau zortea!- erantzuten dio besteak- Nirea oraindik bizirik dago!
Errepidean, bihurgune arriskutsu bat dago, eta bertatik ez da inor pasatzen. Ezustean, bi moja agertu dira motorrean eta bihurgunetik pasatu dira. Bihurgune aurrean dagoen poliziak, hor esan die:
-Nolatan pasatu zarete bihurgunetik?
-Jesus gurekin delako – esan dio moja batek.
-Orduan isuna ipiniko dizuet, motorrean hiru joateagatik–, esan die poliziak.
Joan da gizon bat medikutara, eta...
— Begira, doktore jauna, gorputzean mantxa batzuk atera zaizkit, eta ez dakit zer izan daitekeen.
Medikuak aztertzen du gizona, eta esaten dio:
— Hau soriasis izango da.
— Soriasis? Ni sekulan ez naiz Sorian izan eta.
— Ezta ni Canarias-en, eta berebiziko platanoa daukat.

viernes, 22 de febrero de 2008
Fernando Morilloren bisita
Kaixo!Hilaren 11an Fernando Morillo idazlearen bisita jaso genuen. Ni gaixo nengoen eta beraz, ez nuen ezagutzeko aukerarik izan. Idazle honen "Izar Malkoak" liburua irakurri genuen eta asko gustatu zitzaidan. Liburu honen laburpena eta komentarioak http://www.aralarbhigazteliteratura.blogspot.com/ aurki ditzakezue.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)